Testuingurua
Denbora konpartituz.
Multiprozesatzea: Bi prozesu edo gehiago aldi berean egitea.
CPU bat baino gehiago duten ordenadoreen gauza izaten da normalean.
Operatzailea: Ordenadorearen kontrolak maneiatu, diskoak disko-unitatean ipini, inprimagailuak ematen duen papera hartu eta antzeko eragiketak burutzen dituen pertsona.
Ordenadorea: Informazioa onartzeko, hau agindu batzuen arabera prozesatzeko eta prozesu honen emaitzak eskaintzeko gai den makina bat.
Ordenadore digitala: Ordenadore bat, zeinetan datuak eta instrukzioak adierazteko, zenbakiak erabiltzen bait dira.
Pantaila kolorebakarra: Zuri-beltzez, berdez eta beltzez edo ambarez eta beltzez erakuspenak egiten dituen pantaila.
Paralelo: Ordenadoretan, taldeka bidalitako informazioagatik esaten da.
Adibidez, zortzi bit (byte bat, alegia) aldi berean bidaltzen dira zortzi kanal edo haritatik.
Ikus: Serie.
Parametroa: Eragiketa batean edo sententzia batean erabilitako espezifikazioa edo balioa.
Paretasuna: Gordetzen, transmititzen edo manipulatzen den datuaren baliozkotasuna aztertzeko metodo bat.
Paretasuna bakoitia ala bikoitia izango da erabakitzen denaren arabera.
Handik aurrera byte bakoitzari 1eko bat ala 0 bat erantsiko zaio maneiatzen diren datu guztiak paretasun berekoak izan daitezen.
Kontrako paretasuna duen bat aurkituz gero errorea dagoen seinalea.
Periferikoa: Ordenadoreari datuen irteera eta / edo sarrerako ahalmena emateko gailua.
Periferiko bat egon daiteke ordenadorearen kontrolpean zuzen-zuzenean ala ez.
Zenbait eragiketa independenteki egiteko gai (autotestak, etab.) izan daiteke.
Pista: Posizio batean geldirik dagoen irakur-idazketarako buru baten azpitik pasatzen den disko-atala.
Plaka: Zirkuitu inprimatuzko plaka, ordenadore baten, periferiko baten edo beste gailu baten txasisean muntatzen dena.
Plaka honetan egon daitezke beste plaka batzuk entxufatuta.